Dani Carballori elkarrizketa Unibertsitatea.net atarian

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Azkue Ibarbia 2015ko ots. 10a, 16:12

Daniel Carballo: "Ikerketa unibertsitate mundura mugatuta dagoela ikusten dut gehienbat". Unibertsitatea.net atarian ikusitako elkarrizketa. Daniel Carballo 44 urteko zumaiarra dugu, arkitektura estudio batean egiten du lan emaztearekin batera eta Donostian bizi da. Hiru seme-alaba ditu, eta arkitekturaz aparte, argazkigintza eta marraztea ere gustatzen zaio.

Daniel Carballo, zesta puntan ibilia da afizionatu mailan, jolasteari utzi eta jolasten irakasteko Pilota Monitore titulua atera zuen arte. Urte berean, 1997an, arkitektura tituloa lortu zuen UPV/EHUn, eta arkitekto estudioetan ibili ondoren, bere kontura hasi zen lanean emaztearekin batera. Gaur egun horretan dihardu, baita UPV/EHUn irakasle bezala ere 2014-2015 ikasturtean, eta horretaz gain, Pilotarien Batzarra elkartearen sare sozialak kudeatzen ditu 2009tik. 

2011n ikasketak berreskuratu zituen eta UPV/EHUko Birgaitze master ofiziala burutu zuen, eta 2012ko ekainean “Pilota jokoa alde zaharrean” izeneko tesina aurkeztu. Ikerketa lana aurkeztu zuenetik, masterreko ikerketa taldea kooordinatzen du, eta “Pilota jokoaren ezarpena zentro historikoetan. Ezarpen graduak arkitekturan” izeneko ikerketan dabil buru belarri doktorego tesia prestatzen eta pilota jokoarekin zerikusia duten beste hainbat saltsatan dabil sartuta, besteak beste.  

Bere helburuen artean, pilota modalitate guztiak ikasi eta irakastea dagoela azpimarratzen du.

ELKARRIZKETA