Maiatzaren 17an izango da mugimendu libreari buruzko solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2018ko api. 25a, 08:28

Mugimendu libreari buruzko solasaldia dataz aldatu behar izan dugu. Pare bat aste atzeratu eta maiatzaren 17an ordu eta leku berean egingo dugu. Barkatu eragozpenak.

Haurren garapen egokirako, funtsezkoa da mugimendua eta jolas librea bermatzea. Horren inguruko gehiago jakin, ikasi eta esperientziak konpartitzeko solasaldia antolatu dugu maiatzaren 17an Arrangoletako haurreskolan. 

Guztion parte hartzea bermatzeko, umeentzako zaintza ere antolatu dugu.
Anima eta parte hartu.