Ziberadikzioari buruzko hitzaldia izango da astelehean Sagarbideko aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Telmo Deun guraso elkartea 2022ko mai. 9a, 07:00

Telmo Deun guraso elkartetik datorren astelehenerako, hilak 9, hitzaldi interesgarri bat antolatu dugu Sagarbideko aretoan arratsaldeko 18:30etan. Hitzaldia irekia izango da eta interesa duen edonor etor daiteke bertara. 

Herri mailan pantailen erabileraren inguruan egiten ari garen hausnarketarekin lotuta, pantailek denongan, baina, batik bat, nerabeengan sortzen duten adikzioari buruz hitz egitera gonbidatu dugu Nerea Mendizabal. Jada behin pantaila horiek esku artean dituztenean, heldu bezala zer-nolako rola izan behar dugun edo zer egoeratan adi egon beharko ginatekeen azalduko digu Nerea Mendizabalek, bere egunerokotasunean oinarri duen komunikazio ez bortitzean oinarrituz.