Sinodoaren inguruko hitzaldia emango du Mikel Iraundegik gaur parrokian

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Parrokia 2022ko mar. 25a, 08:30
Mikel Iraundegi. Argazkia: Donostiako Elizbarrutia

Erroman egiten ari diren 2021-2023 Sinodoaren inguruko hitzaldia emango du gaur Mikel Iraundegik parrokian. Saioa 20:00etan izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.

Aita Santuak deituta, apezpikuen sinodoak batzar orokorra egingo du 2023ko urrian. Hitzordu hori prestatzeko lanak ari dira egiten elizbarrutietan, parroki eta bailara mailan. 

Prozesu horren barruan, Mikel Iraundegik hitzaldia emango du gaur, 20:00etatik aurrera  parrokian. Gotzaitegi barruan sinodoa prestatzen ari den taldeko kidea da Iraundegi, eta hari buruzko informazioa partekatuko du hitzaldira hurreratzen direnen artean, haiek gero beraien lanketa egin dezaten. 

Herritar oro dago hitzaldi honetara gonbidatua.