In aeternum

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2022ko aza. 19a, 07:29

San Pedro abesbatzaren kontzertua Mari Carmen Azpeitia organojolearen laguntzaz izango da gaur parrokian, 20:00etan hasita.

Egun hauetan musikaren inguruan hainbat ekitaldi izango dira, eta gaur, San Pedro abesbatzaren ekitaldiaz gozatzeko aukera izango duzue. Oraingoan, organoaren laguntzaz egindako musika izango da gure kontzertuaren ardatz.

Garai batean kantatzen ziren hainbat pieza berreskuratu ditugu, entzulegoaren zati bati hainbat oroitzapen ekarriko dizkionak. Bestalde pieza berriak ere entzuteko aukera izango duzue: Gounod-en Kyrie bat, Francisco Ibañezen Ave Maria bat eta Xabier Sarasolak idatzitako Stabat Mater-aren zatu bat: Sancta Mater istud agas.

Erronka polita dugu gure aurrean eta espero dugu entzulegoaren gustukoa izatea. Gonbidatuta zaudete!