Arritokietako 'Salve'-rako entseguak

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2022ko ira. 1a, 22:06

Abeslari ohiei, urtero bezala, deialdia zabaltzen diegu gurekin batera Antonio Truebaren Salvera kantatzeko.

Urteen poderioz zenbait abesti egun konkretu eta leku konkretu batekin lotzen ditugu. Hala gertatzen de Antonio Trueba musikagile zumaiarrak idatzitako Salve Regina obrarekin. Azken bi urteetan, pandemia dela medio, ezin izan da Arritokietan abestu eta parrokian kantatu dugu Arritokieta Eguneko bezpera. Aurten bai itzuliko garela "bere lekuan kantatzera". Berriro izango dugu jartzeko espazio gutxiago, beste akustika bat eta parrokiako "gure" organo ederraren laguntza izan beharrean organo elektroniko batena izango dugu. Baina Antonio Truebak bertan kantatzen idatzi zuen eta bertan hartzen du bere izaera, erregu bat baita obra handi eta izugarri bat baino.

Azken urteetan ohitura ere bihurtu da San Pedro Abesbatzako kide izan direnei ateak irekitzea gurekin batera abesteko. Horretarako entsegua datorren ASTELEHENEAN, irailak 5, izango dugu Musika Eskolako BANDAREN ARETOAN (sarrera ondoan). Entsegua 20:30ean emango zaio hasiera entsaioari.

Gertaera puntual bati musika jartzeko idatzia, kolera izurrite batek Zumaian eragin gutxi izana eskertzeko modua, gure herriko ondare musikalaren altxorretako bat bihurtu da. Irailaren 7an berriro entzungai izango duzue.