Balendiñe Albizuren hitzak eta Iker Gonzalezen musika gaur Musikasten

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2018ko mai. 25a, 07:57
Errenterian ospatzen den Euskal Musikaren Astearen barne (Musikaste) gaur, maiatzak 25, Abesbatzen Eguna ospatuko da. Eresbilek antolatzen duen jaialdi honetan euskal musika ezagutaraztea du helburu eta eskainiko diren lanen artea "Mendeen ahotsak" izango dugu.
Iaz Landarbaso abesbatzak Japoniara egindako birararako idatzia izan zen abesti hau eta bertan Estepan Urkiaga "Lauaxeta" eta Balendiñe Albizuren hitzak uztartzen dira. Olerkari zumaiarrarenak gainera pisu berezia dute aurten Musikasten emakumeen lana azpimarratu nahi izan baita. Gaur ere Landarbasok eskainiko du, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean.
 
Ekitaldia 20:00etan hasiko da Errenteriako Fatimako Parrokian (Kaputxinoak).