San Pedro Abesbatzak Errenterian ospatu den Gabon Kontzeru Solidarioan hartu du parte

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2014ko abe. 29a, 12:06

San Pedro abesbatzak Erreteriako Fatima Elizan (Kaputxinoak) eskaini du Gabon Kontzertua, Oiartzungo Lartaun eta Errenteriako Landarbaso abesbatzekin.

Zumaiako taldeak, Mari Carmen Azpeitia pianoan eta Amaia Aldalur zuzendari zituela, Albert Alcarazen Illuxit nobis hodie, Iker Gonzalez zumaiarraren Seaskatxo bat, Javier Bustok moldatutako Oi Bethelem eta No lloréis mis ojos, Junkal Guerreroren Non degu non eta Tomás Garbizuk moldatutako Gaur hemeretzi mende abestu zituen. Kontzertu amaieran berriz hiru abesbatzek batera Dan Forrest musikagileak moldatutako Sheperds’ Carol obra eskaini zuten piano eta harizko musika tresnen seikote baten laguntzarekin.