Landarbaso Abesbatzak Iker Gonzalezen obra bat estreinatuko du MUSIKASTEn

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2014ko mai. 20a, 08:59

Datorren ostiralean, Maiatzak 23,Errenderian ospatzen den MUSIKASTE jaialdi ospetsuaren barne Koru Musika Eguna izango da. Urteroko legez bertan izango da Landarbaso Abesbatza, hiru estreinaldi eskainiko dituelarik: Josu ELberdinen ”Las alas de June”, Junkal Guerreroren ”Confitemini Domino” eta Iker Gonzalezen ”Ave Regina Caelorum”.

"Musikasten estreinatuko bada ere obra hau Rigan (Letonia) ospatuko den nazioarteko lehiaketa baterako eskatu zidaten. Landarbasok bi sailetan parte hartuko du: Polifonia eta Musika Sakroa. Obra berriak bultzatzen dituztenez hiru minutu inguruko obra bat eskatu zidaten eta azkenik nirea Polifonia sailean joango da eta Junkalena berriz Musika Sakroan" dio egileak. Bere hitzetan ez da erraza lehiaketa baterako idaztea, hare gutxiago tamaina honetako lehiaketa baterako, bertan 400 abesbatzek parte hartuko baitute. Orain arte idatzi dituen obra koral guztien artean hau da konplexuena.

Ekitaldia Errenderiako Fatima Parrokian (Kaputxinoak) izango da, 20:30etatik aurrera.