Saltakako korrikalariak Zumaiako eta Ortuellako lasterketetan aritu dira

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2019ko ots. 26a, 11:24

Asteburu honetan Saltaka Taldeko atleta gazteek bi hitzordu garrantzitsu izan dituzte: larunbatean Zumaian, eta igandean Ortuellan.

Larunbatean, Saltakako hainbat taldekidek alebin eta infantil mailetako distantziatan parte hartu zuten: Lidek, Victorrek, Peruk, Kepak eta Danielak.

Beraien herriko lasterketan parte hartzea da gehien gustatzen zaiena. Hori esan beharrik ere ez dago. Beraien maila erakutsi zuten beste behin ere, eta podiumera igo ziren, bai neskak, eta baita mutilak ere. 

Fran Aizpurua entrenatzailearen omenaldia gehitu beharra dago: gazteek sinatutako kamiseta bat oparitu zioten bere lana eta dedikazioa eskertzeko.

Bestalde, igandean, infantilen Euskadiko kros txapelketa jokatu zen Ortuellako El Barracon zelaian. Daniela Larrañaga beste bost neskarekin aritu zen Gipuzkoako Selekzioarekin, eta merito handiko garaipena lortu zuteen, Arabako eta Bizkaiko taldeen aurrean.

Zorionak Saltakako neska-mutil guztiei, eta, bereziki, Fran Aizpuruari, Joxe Etxaberi, eta Vicente Villarri, astero gaztetxoekin egiten duten lanarengatik.