Otezuri Pulpoko neskek zerua ukitu nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2024ko api. 26a, 08:03

Gipuzkoako finala jokatuko dute igandean Lezon, 11:30ean.

Otezuri Kafetegia Pulpoko neskek igandean jokatuko dute Gipuzkoako finala, Zarautzen aurka. Aurreko asteburuan Usurbilgo Oiardo kiroldegian Oriori finalerdia lehia ederrean irabazi eta gero, finalerako txartela eskuratu zuten eta, horrekin batera, Espainiako fasera joateko eskubidea. Igandean finaleko partida goizeko 11:30ean izango da Lezoko kiroldegian, eta zaleak bertaratzera animatu ditu klubak, taldeari babesa ematera. Izatez, Pulpotik autobus bat jarri da eta bete da jada, eta horri bere kasa gerturatuko diren zaleak ere gehitu behar zaizkio.

Irabaztea lortzen badute, datorren astean Euskadiko txapelketa jokatuko lukete; galtzekotan, berriz, Bizkaiako bigarren sailkatuaren aurka, joan etorriko dema, Euskadiko hirugarren postuaren bila. Hori bai, irabazi edo galdu, maiatzaren 17, 18 eta 19ko asteburuan, Espainiako txapelketarako sailkapena lortu dute; beraz, denboraldi bikaina burutzen ari direla argi dago.

Igandean ez dadila falta zaleen babesa. Animo Otezuri eta aupa Pulpo!