Maiatzak 31ean izango dira Pulpo Eskubaloiko hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2024ko api. 2a, 17:02

Aurkeztu nahi dutenak, apirilak 30era arte izango dute zerrenda aurkezteko epea

Pùlpo Eskubaloi Klubaren ohiko asanbladan adierazi zen eran, aurten, Pulpo Eskubaloi Klubeko juntarako hauteskundeak ospatuko dira, zehazki maiatzaren 31ean. Jada lau urte dira oraingo juntak aurrekoaren lekukoa hartu zuenetik - nahiz eta gehienak hori baino gehiago daramaten - eta klubeko estatutuek markatzen dutena jarraituaz, maiatzaren 31ean izango dira klubeko hauteskundeak, sartzen den taldeak denbora izan dezan datorren denboraldia planifikatzeko.

Orain zerrendak osatu eta aurkezteko garaiari ekingo zaio, eta hauek erregistratzeko azken data apirilak 30ean izango da. Zerrendak bazkidez osatuta izan beharko dira eta parekideak estatutuen arabera. Zerrendak aurkezteko epea pasata, bazkide guztien esku jarriko dira, maiatzak 31ako hauteskundeei begira.