Labarra Pulpo taldea lehen maila nazionalera igotzeko play-offerako sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2024ko mar. 14a, 09:15

Maiatzaren 10eko asteburuan izango da partida, eta kluba Zumaiara ekartzeko ahaleginetan ari da.

Sei jardunaldi falta dira oraindik, baina Labarra Taberna Pulpo senior mutilen taldeak Lehen Mailara igotzeko play offetara sailkatzea lortu dute. Senior mutilen taldeak lidergoan sendo jarraitzen du, orain arte partidarik galdu gabe. 

Igoera play offa maiatzak 10eko asteburuan izango da, eta klubetik baieztatu dute ahalegina egingo dela Zumaiara ekarri ahal izateko. 50. urteurrena izanda, ilusio berezia egiten du herrian ospatu ahal izateak eta berriro ere Lubaki lehertzen ikusteak...

Bitartean, ligak ez du etenik, eta asteburu honetan Zarautz jasoko dute etxean aurkari. Sailkapena bakarrik ez, orain Euskadiko txapeldun ere izan nahi dute...

Aupa Pulpo!