Espainiako minikopa jokatuko du Inmo-Zumaia Pulpo taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2023ko abe. 15a, 11:54

Barça, Granollers eta Bidasoa izango ditu aurkari Zumaiako eskubaloi taldeak.

Asteburu honetan Irunen Espainiako Kopa jokatuko da ligako lau talde onenen artean: Barça, Bidasoa, Granollers eta Logroño, hain zuzen. Aldi berean, beti antolatzen da Minikopa, eta kasu honetan, lau talde horien jubenilek jokatuko lukete, baina atzo jakin zen Logroñoko taldearen jubenilek ez zutela parte hartuko.

Haien tokian, ligako lidergotzan dagoen Inmo-Zumaia Pulpo taldeak jaso du gonbita. Beraz, asteburu honetan gure jubenil mutilek Barça, Granollers eta Bidasoarekin batera jokatuko dute kopa.

Minikoparen fase osoa Irungo Artalekun jokatuko da, eta zozketaren arabera, horrela geratu da egutegia:

Finalerdiak (abenduak 16, larunbata):

   - Barça – Granollers: 10:30.

   - Bidasoa-Irun – Inmo-Zumaia Pulpo: 12:30.

Azken fasea (abenduak 17, igandea):

    - 3. eta 4. postuak (finalerdietako galtzaileak): 10:30.

    - Finala (finalerdietako irabazleak): 12:30.

Aupa Pulpo!