Emakumezkoen Euskal Kopako finala jokatuko da gaur Lubakin

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2023ko aza. 21a, 08:09

Bera Berak eta Zuazok jokatuko dute, 20:00etatik aurrera.

Goi mailako eskubaloia izango da asteartean Zumaiako Lubaki kiroldegian, 20:00etatik aurrera. Bera Bera eta Zuazo taldeak lehiatuko dira Euskal Kopako finalean, gaur egun Gipuzkoako eta Bizkaiko talderik onenak direnak, hain zuzen ere.

Lehen mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek eta harmailak beteta izatea espero da. 

Partidaren maila ikusita, harmaila gehigarriak muntatu dira pistan eta oraindik sarrera gutxi batzuk geratzen diren arren, kiroldegia eskubaloizalez betetzea espero dute Pulpoko kideek.

Oraindik sarrerarik ez baduzue eta bertaratu nahi izanez gero, zazpiretatik aurrera jarriko dira salmentan, 5 eurotan.