Kadeteen eta jubenilen Gipuzkoa ligak, abian

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko ira. 22a, 11:00

Euskal Ligako taldeak eta infantilek ere lagunarteko partidak izango dituzte.

Martxan dira jada Gipuzkoako ligak kadete eta jubenil mailetan. Jubenil nesken Tximista taldea Ordiziara joan beharko da, liga ondo hastearen helburuarekin. Kadete neskak berriz, Garaje Axiri Donostiara joango da BeraBera taldearen aurka jokatzera, eta Endañeta taldeak etxean jasoko du Oñatiko Aloña Mendi taldea. Mutil kadeteei dagokienez berriz, Zalla Taldeak Zarautzen izango du ligako debuta Urangadeko taldeak etxean Elgoibar jasoko duen bitartean.

Euskal Ligako taldeei dagokienez, senior mailako taldeek lagunarteko partidak izango dituzte, Labarra Taldea Ordiziaren aurka eta Neumaticos Bayona Txingudiren kontra. Euskal Ligako jubenil neska eta mutilen taldeek atsedena izango dute asteburuan, eta kadeteek Euskal Kopako partidak dituzten arren, biak jada kanporatuta izanik, neskak Ereintza eta mutilak Eibarren aurka arituko dira, liga prestatzeko.

Infantilei dagokienez, lagunartekoak izango dituzte. 2010eko neskek eta mutilek Saiekoren aurka izango dute. 2009ko mutilek Bidasoa etxean hartuko dute eta Elgoibar bisitatu; eta neskak, berriz, Orio eta Eibarren aurka ariko dira.

Martxan dugu jada 2022/2023 denboraldia.
Aupa Pulpo!