Bidasoa-Torrelavega partidarako aurresalmenta itxi da

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko abu. 26a, 23:58

Saltzeke geratu diren sarrerak bertan erosi ahalko dira. Partida gaur 20:00etan hasiko da Lubakin, eta ondoren sinadurak eta argazkiak eskatzeko tartea egongo da. Partida hori ez da streamingez emango.

Aurresalmentarako epea itxi dute jada pulpo.eus webgunean Bidasoa eta Torrelavegaren arteko partidarako (20:00etan Lubakin). Geratu diren sarreretako bat eskuratu ahal izateko, partida hasi aurretik leihatilan bertan erosteko aukera izango da.

Gogoratu, bestalde, 18:00etako partida, Hondarria Il Capo eta Torrelavega B-ren artekoa, doan izango dela, eta beraz, ez dela sarrerarik beharko sartzeko.

Klubak jakinarazi nahi du partidaren ostean sinadurak eta argazkiak ateratzeko aukera egongo dela. Eta, azkenik, gogorarazi nahi dugu partida ez dela streamingez emango.