Inmo Azkue Pulpo taldeko kadete neskak, Gipuzkoako Udaberriko kopako txapeldunak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko mai. 30a, 14:58

Garaje Axiri Pulpo taldea azpitxapeldun bere taldean golen aldea dela eta.

Ondo bukatu dute denboraldia Inmo Azkue Pulpo  eta Garaje Axiri Pulpo kadete mailako neskek. Biak zuten Udaberriko kopa irabazteko aukera, eta horretarako bere partida irabazi egin zuten; Garaje Axiriren kasuan, beste emaitza aldekoa ere izan.

Biek partida bikainak egin zituzten: Inmo Azkueren kasuan, Bera Bera taldea zuten aurkari, orain arte partida guztiak irabazita zituen taldea, eta Inmo Azkueko gure neskak irabaztea lortu zuten oso partida lehiatuan. Garaje Axirik, berriz, bere partida oso ondo jokatu eta garaipena eskuratu zuen, baina, tamalez, multzoko beste emaitzek ez zien lagundu. Azkenean txapeldunorde geratu dira txapeldunarekin berdinduta, baina golen aldeak aldendu dute garaipenetik.

Zorionak bi taldeei eta zorionak ere beraiekin jokatu duten infantilei ere. Badugu etorkizuna! Aupa neskak eta aupa Pulpo!