Labarra Taberna Pulpo senior taldea igoerarako bigarren urratsaren bila Leioan, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko mai. 2a, 08:24

Klubak doako autobus zerbitzua jarriko du nahi duten zale guztientzat.

Labarra Taberna Pulpo seniorren igoera faseko bigarren partida, larunbata honetan, hilak 7, arratsaldeko 18:30tan izango da Askartzaren aurka, Leioan, Bizkaian. Klubak, partidaren garrantzia dela eta, jokalari, familiar eta nahi duten zale guztientzat doako autobus zerbitzua jarriko du Zumaiatik abiatuta arratsaldeko 16:30tan, GKN pareko parkinetik.

Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da eta horretarako klubari adierazi beharko emailez (pulpo@pulpo.eus) asteazkena 4 izango delarik azken eguna.

Animatu eta zatozte Labarra Taberna Pulpori bultzada ematea! Denon artean lortuko dugu!

Aupa Pulpo!