Pulporen eta Euskal Selekzioen arteko neurketak igandean Lubakin

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko mar. 31a, 07:06

Lau partida jokatuko dituzte Pulpoko taldeek Euskadiko Selekzioko taldeen aurka, 15:30ean hasita.

Igande honetan, apirilak 3, lagunarteko lau partida jokatuko dira guztira Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean. Euskal Selekzioko infantil neska eta mutilek, Pulpoko kadeteen aurka jokatuko dute; eta kadeteek, berriz, Pulpoko jubenilen aurka. Hauek izango dira ordutegiak:

15:30 Pulpo Ek kadetea – Euskadi infantila (mutilak)

16:45 Pulpo Ek kadetea – Euskadi infantila (neskak)

18:00 Pulpo Ek jubenila – Euskadi kadetea (mutilak)

19:30 Pulpo Ek jubenila – Euskadi kadetea (neskak)

Sarrera irekia eta doakoa izango da eta Pulpo Eskubaloiak partiduen egunean kamisetak, bufandak, sudaderak eta poloak jarriko ditu salgai. Eskuratu nahi badituzu hona aukera ederra. Taberna zerbitzua ere eskainiko da kiroldegi kanpoan.

Ez galdu Lubakin izango dugun eskubaloi festa eta zatoz Pulpoko eta Euskadiko selekzioko neska/mutilak animatzera!!