Agortu dira sarrerak Super Amara Bera Bera-Sant Quirze partidarako

Aforo murrizketak direla eta, ez da %100ean beteko

Aforo murrizketak direla eta, ezin izan dira harmailak duen kapazitate guztia saldu. Pulpok, Zumaiako kirol patronatuarekin batera elkarlanean, grada supletoriak montatu ditu kantxa parean, eta bertan 14 urte azpiko denak sartuko dira. Goiko gradan, murrizketak daudela kontutan hartuta ere, jende andana izango dugu. Kataluina eta Donostia aldetik ere, ehun sarrera inguru saldu dira.
Larunbatean, goi mailako eskubaloiaz gozateko aukera izango dugu!