Bertan behera geratu da gaurko Bidasoa eta Torrelavegaren arteko partida

Bidasoa taldean eman den COVID kasuen agerraldi batek eragin du erabakia.

Bidasoak eta Torrelavega taldeek gaur Zumaian jokatu behar zuten partida, bertan behera geratu da. Gaur goizean zehar jakin da hainbat COVID positibo kasu eman direla Irungo taldean eta beraz, neurketa jokatzeko naldintak ez dira betetzen. Sarrera ordainduta dutenei, Pulpok dirua itzuliko die.

Bidasoako taldeak aurrerago berriz etortzeko disposizioa agertu du.