Jone Aguado zumaiarrak Zuazo taldearekin debutatu du

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko abu. 22a, 14:55

Pulpoko jolakari ohia lehen mailako taldearekin ari da aurredenboraldia egiten.

Egun handia izan zen atzokoa, Jone Aguado zumaiarrarentzat. Aurtengo denboraldia arte Pulpo taldean jardun duen zentrala, Zuazo taldearengatik fitxatu du udaran. Hasera batetan bigarren taldean aritzekoa bazen ere, emandako mailak aurredenboraldirako lehen ateko taldearen ateak zabaldu dizkio, eta atzo bere debuta egin zuen lehen mailako taldearekin.

Izatez, udaran zehar ohikoa izan da lehen taldearen entrenamendu saioetan, eta azkenean emandako aukera aprobetxatu du. Atzokoan zehazki, Beti Onak taldearen aurkako norgehiagokan aritu zen Jone, eta garaipenarekin bukatu zuten partida.

Harro gaude Pulporen harrobitik ateratzen diren gure jokalariak gora iristea lortzen dutenean.

Zorionak Jone eta zorterik onena opa dizugu!