Pulpoko alebin mutilak Euskadiko txapeldunorde

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko eka. 27a, 18:30

San Mames inguruan ospatu zen atzo Euskadiko Street Handball I txapelketa. 

San Mames inguruan ospatu zen atzo larunbata, lehen street hanball txapelketa. Pulpotik 2009ko alebinak eta 2008ko infantil nesken talde bat aurkeztu ziren. Izugarrizko giro ona izan zen Bilbon, Gipuzkoako eta Bizkaiako ekipo asko bertaratu zirelarik, eguraldia ere lagun izan zutelarik.
2009 alebinak, Walfrido Garcia, Alex Arakistain eta Gorka Ibarrak zuzenduta, bere adineko eta urtebete zaharrago zirenen kontra jokatu zuten, eta finaleraino iritsi ziren. Finalean Zarautzen infantilen kontra aurpegia eman zuten, baina urtebeteko aldea asko pisatu zuen.

Neskak, gol baten aldian galdu zuten Kukullagan kontra, gero finala ere gol baten aldian galdu zutenak.

Bai neskak eta bai mutilak maila bikaina eman zuten. Hurrengo urtean hor izango gara berriz!