Lau garaipenekin itxi dute asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko api. 12a, 07:59

Neumaticos Bayona taldeko jubenil mutilek galdu arren, itxura ona eman dute Zarautzen.

Labarra Taberna taldeko senior mutilek Bergarako Soraluze taldeari 30-27 irabazi ondoren, bere esku daukate bigarren faserako sailkapena, azken bi partidatan errematatu beharko dutena.

Jubenil mailan, bai Edu Optikako neskak eta bai Neumaticos Bayonako mutilak, galdu egin zuten Zarautzen. Neskak garbi galdu zuten, baina mutilak azken unera arte partida hor izan zuten, oraindik partidarik galdu ez duen Zarautzen kontra bere zelaian. Partidu borobila jokatu arren, azken uneko esklusio batek garaipena aldendu egin zuen.

Kadete mailan, Creados taldeko mutilak, Usurbilgo taldea mendean hartu zuten, eta Euskadiko faseari ekin aurretik, bigarren postua eskura dute. Azkenik, Kalari taberna taldeko neskak, landutako garaipena lortu zuten Elgoibarrekoen aurka, eta Zarazpe lakatuak taldeko mutilak ere, garaipen argia eskuratu zuten Eibarren kontra. Zorionak denoi!

Juanjo Larrañaga Harategia taldeko Senior neskak eta Trapaia Taberna taldeko Kadete preferenteko neskak, bigarren fasearen zain daude, eta beraz, asteburu hontan atsedena izan dute.