Bi partida etxean eta lau kanpoan asteburu honetako karteleran

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko ots. 26a, 14:23
Zarazpe Lakatuak eta Kalari Taberna taldeek debutatu egingo dute larunbatean
Kadetetik gorako liga guztiak martxan jarri dira jada, eta beraz Zarazpe Laktuak mutilen taldea eta Kalari taberna nesken taldea ere estrainekoz arituko dira denboraldi honetan. Orain arte, pandemia dela eta, martxan jarri gabe izan dira heuren ligak. Bestalde Juanjo Larrañaga Harategia neska seniorren taldea eta Edu Optika jubenil nesken taldea, atsedenaldia tokatzen zaie bere jardunaldietan.
Jokatu beharreko partidak hauek dira:
- Labarra taberna, senior mutilak: etxean jokatuko dute igande goizez, bere lehen garaipenaren bila, Saieko Donostiako taldearen kontra
- Neumaticos Bayona, jubenil mutilak: Gasteizera doaz larunbatean, Corazonistasen aurka garaipenen ratxari eustea
- Trapaia taberna, kadete preferente neskak: Orion jokatuko dute larunbat arratsaldean, aurretik jokatu ezin zen partida berreskuratzen
- Creados, kadete preferente mutilak: Zarautzera doaz, larunbata goizez, aurrez ligaxkako partidarik zailena jokatzea
- Kalari taberna, kadete territorial neskak: Larunbatean debutatuko dute etxean, Eibarren kontra
- Zarazpe Lakatuak, kadete territorial mutilak: Larunbatean Ordizian jokatuko dute, ligaren lehen partidan

Etxeko partidak streaming bidez emango ditu Pulpok, bere youtubeko kanalean, ohikoa den moduan.
Aupa Pulpo!