Bost eskubaloi partida asteburu honetan, horietako bi etxean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko ots. 19a, 10:52

Jubenil mutilen partida atzeratu egin da astelehenean Bilbo gorrian zegoelako.

Bost partida jokatu dituzte Pulpoko taldeak asteburu honetan, horietako bi Zumaian eta hiru kanpoan.

  • Senior mutilen Labarra Taberna taldea, Eibarrera joango dira garaipenaren bila.
  • Senior nesken Juanjo Harategia taldeak, Eibarreko nesken bisita izango du, garaipenen ratxa mantentzeko ideiaz.
  • Jubenil mutilen Neumaticos Bayona taldeak ez du partidarik izango, Bilbo oraindik 500eko langaren gainetik zegoelako astelehenean, eta ezin izan da beste partidarik bilatu ordezkatzeko.
  • Edu Optikako jubenil nesken taldeak, Ermuako Errotabarri taldeari bisita egingo dio igande goizean. Partidu zaila izango dute, baina animoak goian dituzte.
  • Kadete nesken Trapaia taldeak, BeraBera taldearen Bidebietako kantxan izango du partida, larunbatean, berriro ere garaipena bilatzera joango direlarik.
  • Creados taldeko kadete mutilak berriz, Tolosako taldearen bisita jasoko dute, eta irabaztea derrigorrezkoa izango dute fasez pasatzeko aukerei eusteko.
  • Gogoratu etxeko partidak, Pulporen kanalean izango dituzuela ikusgai, streaming bidez. Kanpoko partiden kasuan, bai senior mutilen eta bai jubenil nesken partidak ere ikusgai izango dira. Kadete nesken kasuan berriz, Bera-Berak ez du streaming zerbitzu hori ematen.

Hauek dira streaming kanalak:

Aupa Pulpo!