Pulpo eskubaloiak 'streaming' bidez emango ditu hainbat neurketa

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko ira. 20a, 10:30

Partidak ateak itxita jokatzen diren garaiotan, zaletuek "eskubaloiaz gozatzea eta partidak etxeetara eramatea" du xede Pulpo taldeak. 

COVID 19aren ondorioz, hainbat kiroletako partidak ikustea galarazita dago, eskubaloia barne. Hori dela eta, Pulpo Eskubaloi Klubak streaming kanala jarri du martxan. Atzo, larunbata, estreinatu zuten zerbitzua, kadete mailako Creados Pulpo taldeak Egiaren aurka jokatu zuten lehia eman baizuten streaming bidez, eta guztira, 120 pertsona inguruk ikusi zuten lehia. Zerbitzua doakoa izango da, eta partidak ikusi ahal izateko Pulpo Eskubaloi Klubak Youtuben duen kanalean harpidetzea beharrezkoa izango da. 

Zuzendaritzak azaldu duenez, astean zehar aldez aurretik jakinaraziko dituzte asteburuan emango diren partidak, zaletuak "antola daitezen eta goza dezaten". Zaleak partidetara joan ezin dutenean, eskubaloia "etxeetara eramatea" du xede Pulpo taldeak.