2009 eta 2010eko alebinen gurasoei gutuna

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko ira. 17a, 12:20

Argitu dira Aldundiarekin irizpideak, eta alebinen jarduna urritik aurrera ahalbideratuko da. Pulpo Eskubaloi taldetik, 2009 eta 2010 jaiotako umeen gurasoei zuzendu nahi dugu lerro hauen bidez.

Pulporen zuzendaritzatik zuengana jotzen dugu alebin kategoriarako eskubaloi denboraldia nolakoa izango den azaltzeko. Lehenik eta behin, aste honetan izan da Foru Aldundiak eskola kirolaren modalitate guztiak arautzen dituen agindua atera duenekoa. Hona hemen xehetasunak:

-       Entrenamenduak urrian hasiko dira.

-       Lehiaketen hasiera, behin-behinekoz, urtarrilera arte luzatzen dira.

Gainera, entrenamendu-protokolo bat prestatu eta aurkeztu behar izan dugu. Hona hemen:

-       Etxetik aldatuta etorri behar dira, bertan zapatillak bakarrik aldatu ditzakete

-       Musukoarekin entrenatzera etorri behar da, eta ez dute kenduko entrenamendua eta/edo partida hasi arte.

-       Iristean, tenperatura hartuko zaie, eta norbaitek 37 °C-tik gora egiten badu, ezingo du entrenatu, etxera joan beharko delarik.

-       Hidrogela emango zaie entrenamendura iristean

-       Entrenamendua amaitutakoan ezin izango da dutxatu kiroldegian, etxean dutxatuko dira.

-       Erabilitako materiala erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatuko da.

-       Instalazioetako sarrera-irteeren noranzkoa errespetatu behar da.

-       Bakoitzak bere botila edo ur-botila ekarri behar du, ezin baita materiala partekatu (ezta botilak ere).

Hau guztiarekin, urrian hasiko gara entrenatzen. Lehen entrenamenduan, kamisetak eta gainerako materiala emango diegu: baloia eta motxila lehen urtekoei eta bigarren urtekoei ere baloia ez dutenei... Pulporen musukoak ere erosteko aukera izango dute kostu-prezioan, hala eskatzen dutenei.

Pulpo eskubaloian izena emateko bi aukera daude: iizena eman horretarako izen-emate orria kiroldegian eskatuz, edo www.pulpo.euswebgunean izena emateko aukeran sakatuaz. Laster deituko dizuegu bilera batera, informazio guztia zuzenean emateko eta dituzuen zalantza edo galdera guztiei erantzuteko. Bitartean, zalantzarik izanez gero, bidali mezu bat pulpo@pulpo.eus helbidera. Agur bero bat, eta laster ikusiko dugu elkar.