Bi zumaiar eskubaloi federazioaren hauteskundeetan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko uzt. 23a, 14:34

Astelehen arratsaldean ospatuko dira Donostiako egoitzan, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren hauteskundeak eta Pulpo Klubaz gain bi hautagai Zumaiar daude bertan: Jone Tena eta Iñigo Alday

Astelehenean Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak bere hauteskundeak ospatuko ditu. Asanbladan 29 klubek bere ordezkaritza izateaz gain, Gipuzkoa mailako jokalariak, entrenatzaileak eta epaileak ere bere ordezkaritza hautatuko dute. Hiru talde horien haustekunde prozesu horietan agertzen dira bi Pulpoko Zumaiar: alde batetik Jone Tena, kadete mailako nesken entrenatzailea, teknikarien talderako aurkeztu da. Jone da entrenatzaile hautagai taldeko emakume bakarra. Beste alde batetik, jokalarien estamentuaren ordezkari izateko, bere hautagaitza aurkezten du Iñigo Aldayek. Biek, bere estamentuen ahotsa eraman nahi dute asanbladara. Biei, Zumaiarron eta Pulpoko kideen babesa ez zaie faltako. Aupa Jone eta Iñigo! zorte on!