Denboraldiko azken jardunaldia; Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia

Pulpo Eskubaloiko taldeek izango dituzten partiduen ordutegia. Azken jardunaldia izango dugu aste bukaeran.

Pulpo Eskubaloiak azken jardunaldia izango du aste bukaera honetan, Kadete nesken partiduarekin amaituko dira partidu ofizialak.

Ekainak 1, larunbata, 16:30tan Edu Optikako neskak Irunen izango dira Bidasoaren aurkako partiduan.

Larunbat goizean Camargoko Txapelketan izango dira 2008. urteko Alebin neska/mutilen bi taldeak. Gora gure txikitxoak!!

Zumaian, larunbat goizean, Kalari Tabernako infantil neskak lagunarteko partidua izango dute gurasoen aurka.

Igande goizean ere lagunartekoak izango ditugu Zumaian, alebin neskak A eta B taldeak gurasoen aurka.


Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!