San Telmotan ere Eskubaloia Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko api. 26a, 09:33
San Telmoko festetan murgilduko da Zumaia aste bukaera honetan.
Eta festak hasi orduko Eskubaloia ere izango dugu herrian. Gaur bertan, ostirala, bi partidu izango ditugu Lubaki kiroldegian:
Arratsaldeko 19:00 tan Gipuzkoako kopako Jubenil nesken TXIMISTA TABERNA PULPO - ASTIGARRAGA GYS SPORT ELGOIBAR partidua izango dugu.
Ondoren 20:30 tan Gipuzkoako kopako Jubenil mutilen TXIKIXA TABERNA PULPO - BIDASOA IRUN partidua ospatuko da.

Neumaticos Bayonako kadete mutilak Zumarragan izango dute gaur kopako partidua.

Bihar, apirilak 27, ZARAZPE PULPOKO infantil mutilak BIDASOAren aurkako gipuzkoako finalerdia izango dute Usurbilen. Irabazi ezkero igandean finala izango dute. Animo mutilak eta zorte on!!

Bestalde, Pulpoko infantil neskak estatuko fasera joateko rifak saltzen egongo dira Erribera kalean, larunbata eta igandea arratsaldetan. 3 sari izango dira:

1- Astebukaerako bidai eder bat. BQDk emana.
2- Kauldi Odriozolaren Bidasoako kamiseta.
3- Ander Torrikoren kamiseta.

Aupa San Telmo!! Ondo pasa festak!!

Pulpo Eskubaloia