Pulpo Eskubaloiko partiduen eta estatuko jubenilen faseko ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko api. 11a, 17:17
Aste bukaera honetan ligako partiduez gain, Estatuko Jubenil mutilen fasea izango dugu Lubaki kiroldegian.
Hamar partidu jolastuko dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, Zumaian 6 partidu izango ditugu, 3 ligakoak eta beste hiru Estatuko fasekoak.
Ostiral arratsaldean hasiko da Jubenil mutilen estatuko fasea, bi partidu izango dira eta Txikixa Taberna Pulpoko mutilak 19:45tan izango ditugu lehian KH7 BM Granollersen aurka.

Larunbat goizean infantil eta kadete nesken partiduak izango ditugu. Larunbat goizean ere, Trapaia Taberna Pulpoko neskak Gipuzkoako finala izango dute Usurbilen, Aloña Mendiren aurka. Aupa neskak!!

Larunbat arratsaldean Euskal Ligako kadete mutilen partidua izango dugu eta ondoren berriro ere Estatuko faseko bi partidu. Txikixa Taberna Pulpo 19:15tan lehiatuko da Liberbank Sinfinen aurka.

Igande goizean faseko azken bi partiduak izango ditugu goizeko 11:00 tatik aurrera. Txikixa Tabernako Pulpo 13:00tan lehiatuko da Anaitasunaren aurka.

Fasean zehar 2€ ko laguntza eskatuko da partiduak ikusteko sartzeko, taberna izango dugu eta telebista eder baten zozketa izango da.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Pulpo Eskubaloia.