Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko mar. 7a, 22:12
Pulpo Eskubaloiko taldeen aste bukaerako partiduen ordutegia:
Pulpo Eskubaloiko taldeek 14 partidu izango dituzte aste bukaera honetan. Karteldegikoaz gain, alebin neskak elkarren aurka jolastuko dute, larunbata, arratsaldeko 16:00tan Lubakin. Alebin mutilak Igande arratsaldeko 16:15tan Eibarren izango ditugu.

Larunbat goizean Infantil nesken bi partidu izango ditugu Zumaian. Arratsaldean lehen aipaturiko alebin nesken lagunartekoa izango dugu eta ondoren Senior mutilak 19:00tan bere mailako liderraren aurka izango ditugu lehian. Aurrera mutilak!!

Igande goizean hiru partidu izango ditugu, lehenik infantil mutilak, gero kadete neskak eta amaitzeko kadete mutilak izango ditugu.

Aipatu behar da Euskal Ligako Jubenil mutilak ere liderra den Tolosaren aurka izango ditugula, emaitz positiboa (berdinketa edo irabaztea) lortzen badute finalerako sailkapena lortuko dute!!

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!