Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko urt. 10a, 22:40
Gabonetako oporren ondoren Pulpo Eskubaloiko taldeek ligako partiduak izango dituzte aste bukaera honetan.
13 partidu jokatuko dituzte aste bukaeran, horietatik 8 Zumaian izango dira. Larunbat goizean infantil mutilen bi taldeen partiduekin hasiko gara, ondoren infantil neskak izango ditugu. Larunbat arratsaldean kadete neskak izango ditugu eta ondoren senior mutilak.
Igande goizean Euskal Ligako kadete eta infantil neskak izango ditugu eta jardunaldiari amaiera emateko kadete mutilak jokatuko dute. Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!