Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urr. 25a, 23:27
Urriak 27 eta 28 ko aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeen ordutegia:

Aste bukaera honetan hamabost partidu jokatuko dituzte Pulpo Eskubaloi taldeek.
Eskubaloi festa izango dugu Zumaian, bederatzi partidu izango ditugu ikusgai Lubaki Kiroldegian!!
Larunbat goizean hiru partidu izango ditugu, infantil nesken bi partidu eta kadete neskak jokatuko dutena.
Larunbat arratsaldez Euskal Ligako bi partidu izango ditugu, Jubenil eta Kadete nesken partiduak.
Igande goizean beste lau partidu, Alebin mutilen eta nesken partiduekin hasi eta Euskal Ligako Jubenil eta Kadete mutilen partiduekin amaituko dugu.
2018/19 denboraldiko Alebin mutil eta nesken estreinaldia aipatu behar dugu. Gora gure gaztetxoak!!

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!