Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko ira. 20a, 23:21
Astebukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeak izango dituzten partiduen ordutegia:

Pulpo Eskubaloiko taldeek zortzi partidu izango dituzte aste bukaera honetan, horietatik bost Zumaian izango dira.
Larunbat goizean Zalla Taberna Pulpo kadete mutilak Gipuzkoako ligako lehen partidua jokatuko dute eta arratsaldean Labarra Taberna Pulpoko Senior mutilak lagunarteko partidua izango dute.

Euskal Ligako taldeei buruz, larunbat goizean Jubenil neskak eta arratsaldean Kadete neskak Zarautzen izango dira.
Gipuzkoako ligako Kadete neskak Donostian izango dute ligako estreinaldia.

Igande goizean lagunarteko hiru partidu izango ditugu Zumaian, infantil mailako neskak izango ditugu.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!