Udako torneoa Bera Berak irabazi zuen

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko abu. 13a, 11:22
Pulpo Eskubaloiak antolatutako Udako Torneoan Bera Berak lortu zuen garaipena Zuazoren aurka
Lubaki kiroldegian ospatu zen Udako torneoan Zuazo eta Bera Bera izan genituen elkarren aurkako lehian. Bera Bera nagusitu zen 32-21 Zuazori gailenduaz, Zumaiako Lubaki kiroldegira bertaratu ziren 250 ikusleren aurrean.

Partidua oso berdindua hasi zen, baina lehen zatiaren erdian defentsa sendotu eta erasoan beste erritmo bat ezarri zuten Bera Berako neskak eta 14-8 ko emaitza genuen atsedenaldian. Bigarren zatian Bera Berak kontraeraso biziekin aldean zabaldu zuen, azken emaitza 32-21 izan zelarik. Giro bikaina izan genuen kiroldegian, baina oraindik obea partiduaren ondoren Txoaskiña Elkartean ospatu zen afarian, bertan bi taldeen jokalariak, entrenatzaile, delegatuak eta partiduko epaileak izan genituen egunari amaiera bikaina emanez.

Mila esker Udako Torneoa egiten lagundu diguzuen guztiei, Arritxu Iribar, Manterola, Walfrido, Denis, Infantil mutilak, Antxon Benitez sukaldaria, gure patrozinatzaile eta lagundu diguzuen guztiei!!
Datorren udako torneoan ikusiko gara!!

Oharra:
Zozketa ere izan genuen atsedenaldian, baina zozketaren irabazlerik ez zen agertu. Hemen dituzue zenbakiak:
Bera Bera ko kamiseta: 2840 zbk.
Zuazo ko kamiseta: 2055 zbk.
Oliveri ko jakien lotea: 1814 zbk.

Zenbakien jabea Pulpo Eskubaloiarekin harremanetan jartzea eskertuko genuke: pulpoeskubaloia@gmail.com helbidera idatziz.