Zuazo-Bera Beraren aurka Udako torneoan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko abu. 2a, 17:12

2018ko Udako Torneorako, Pulpo Eskubaloiak Emakumeen Ohorezko mailan dauden Zuazo eta Bera Beraren arteko eskubaloi partidua antolatu du. Partidua abuztuaren 11n, larunbata, arratsaldeko 19:00tan jokatuko da Zumaiako Lubaki Kiroldegian.

Emakumeen ohorezko mailan txapelduna izan den Bera Bera taldea Zuazo taldearen aurka arituko da. Emakume mailan goi mailako partidua izango da, izan ere, Zuazok zazpigarren postuan amaitu zuen azken denboraldia.

Sarrerak 3€ tan salgai izango dira, Pulpo Eskubaloiko bazkideak sarrera dohainik izango dute. Pulpo Eskubaloiko alebin eta infantil neska/mutilak ere sarrera dohainik izango dute, pistan atonduko diren eserlekuetan.

Partiduaren atsedenaldian Oliverik eskainitako jakiak eta Bera Bera eta Zuazoren kamisetak zozkatuko dira.

Eskubaloiaren festa bikaina izango da, ez ezazue galdu!!