Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak eta beste kontuak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko eka. 3a, 19:21

Pulpo Eskubaloiko taldeak denboraldiko azken partiduak jokatu dituzte:

Kadete mutilak denboraldiko azken partidua jokatu zuten ostiralean, honako emaitzarekin:
Canterias Dominguez Pulpo 37 - Bera Bera Urdina 27. Garaipen onekin kopan bigarren postua lortzen dute bere taldean. Horretaz gain, talde honek Gipuzkoako kadete mutilen Liga irabazi du eta Euskal ligan sartzea lortu du, Zorionak mutilak!! Denboraldi bikaina!!

Camargon jokatu zen txapelketan 2007 urteko alebin mutilak hartu zuten parte, giro ederrean aritu ziren belar gaineko eskubaloi txapelketan.

Gipuzkoako selekzioan parte hartu duten neskak, Maria Amonarriz, Ainhoa Larrañaga eta Leire Arrizabalaga eta Hodei Iztueta mutiletan, Euskadi eta Nafarroako txapelketa irabazi dute jubenil eta kadete mailan. Zorionak neska/mutilak!!

Mariak lesioa izan du eta ezin izan zuen parte hartu. Animo Maria!!

Denboraldia honela amaitzen da, mila esker jokalari, entrenatzaile, ordezkari eta gurasoei, Pulpoko zuzendaritza eta Pulporen inguruan esku bat bota duzuen guztioi!! Datorren denboraldian gehiago!!