Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 30a, 08:31
Hemen dituzue Pulpo Eskubaloiko taldeek lortutako emaitzak:

Aste bukaera luze honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek hamairu partidu jokatu dituzte, zazpi partidu irabazi eta sei galduz.

Txikixa Tabernako Jubenilen partidua ez zen ospatu eta atzeratuta geratu da. Jubenil neskak Donostian galdu egin zuten.

Kadete mutilak irabazi egin zuten Lubakin ospatutako partiduan.

Trapaia Taberna Pulpoko Kadete neskak Euskadiko Txapelketan oso partidu gogorrak jokatu ditu, nahiz eta partidu denak borrokatu emaitzak oso estuak izan dituzte, hiru partiduak galduz. Euskadiko laugarren postua lortu du taldeak eta Ainhoak Txapelketako atezain onenaren saria jaso zuen. Zorionak Ainhoa!! Aupa neskak!!

Kadeteko Garaje Axirik Donostian irabazi egin zuen.Infantil mutilak emaitza bikainak lortu dituzte, bi taldeak bere partiduak irabaziz.


Galdona Burdindegia Pulpoko Infantil neskak Gipuzkoako txapelketaren finalderdia galdu egin dute, Aialaren aurka. Animo neskak!!

Alebin mailan hiru garaipen eta porrot bat.
Aupa Neska/Mutilak!! Aupa Pulpo!!