Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 20a, 08:09
Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiak dituen partiduen ordutegia:

Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek hamaika partidu izango dituzte, Zumaian soilik hiru partidu izango dira.

Izan ere, Jubenil eta Kadete mutilak Euskal Ligara igotzeko fasea jolastuko dute Gasteizen. Bi partidu izango dituzte, lehena ostiralean eta bigarrena igandean. Aupa mutilak, datorren denboraldian Euskal Ligan nahi zaituztegu!!

Larunbatean Zumaian izango ditugu hiru partiduak, goizean Infantil neskak izango ditugu eta arratsaldean Kadete eta Jubenil neskak, azken hauek Gipuzkoako kopako lehen partidua izango dute.

Zorte on denei!! Aupa Pulpo!!