Estatuko fasean lagundu dutenei esker ona

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 17a, 08:15

Pulpo Eskubaloiak esker ona eman nahi die Estatuko Jubenil Nesken Txapelketan antolakuntzan parte hartu duten guztiei.

Tabernaren arduradun egon direnei, baita senior eta jubenil mutilei ere, segurtasunean eta sarrera irteerak zaindu dituztenak, speakerrak, babesleen arduradunari, kamisetak eta zozketaren tiketak saltzen egon direnak eta moparen arduradunak. Gure babesleei eta erakunde ofizialei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, erantzun azkarra eta eskuzabala izan dutelako. Gure zaleei ere mila esker, hiru egunetan erantzun bikaina izan duzue eta igandean Lubaki kiroldegia bete eta gure taldeari bultzada kiroltasunez emateagatik. Mila esker Zumaiako Eskubaloi zaleei!!

Ttakun Taberna Pulpo taldeari ere eskerrik onenak, bere lehiakortasuna, kiroltasuna eta Pulpori eta eskubaloiari erakutsi dioten maitasunagatik mila esker.

Pulpo Eskubaloi Elkartea