Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 4a, 18:19
San Telmotako astebukaeran ere Pulpo Eskubaloiak partiduak izango ditu.

San Telmo festak badatoz Zumaiara eta Pulpo Eskubaloiak ligako partiduak berreskuratzen ditu. Partidu gutxi izango ditugu, guztira lau, baina garrantzi handikoak. Zumaian bi partidu ospatuko dira:

Kadete neskak Foru Aldundiko torneoko partidua izango du. GARAJE AXIRI PULPO - AVIA EIBAR ESKUBALOIA. Ostirala, apirilak 6 goizeko 11:00tan.

Larunbata, apirilak 7 arratsaldeko 16:00 tan, Euskal Ligako partidua izango da TRAPAIA TABERNA PULPO - KUKULLAGA. Partidu oso garrantzitsua, bigarren postua lortzeko borrokan Trapaiak liderraren aurka irabazi beharra du. Zumaiko zalegoen bultzada beharko dute gure neskak!!

Senior mutilak Tolosan izango dute partidua, ostirala 20:30tan, lehen postuetara itzultzeko azken aukerak dituzte. Animo mutilak!!

Jubenil mutilak euskal ligako partidua Elgoibarren izango dute larunbata goizeko 10:00tan. Bigarren posturako lehian dabiltza, zaila izango dute, baina ez etsi!!

ZATOZTE BI PARTIDUETARA ANIMATZERA!! ONDO PASA SAN TELMOAK!!