Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko ots. 1a, 18:29
Pulpoko taldeen aste bukaera ordutegia:

Otsaileko lehen aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko hamaika talde izango ditugu ligako partiduak jokatzen. Horietatil lau taldeek Euskal Ligako partiduak izango dituzte, Jubenil eta Kadete neska/mutilen taldeak. Zumaian zazpi partidu izango ditugu Lubaki kiroldegian. Larunbat goizean bi partidu izango dira, lehen partidua infantil neskena izango da eta bigarren partiduan Kadete mutilak Euskal ligako partidua izango dute, goizeko 12:30tan.

Larunbat arratsaldean hiru partidu izango dira, lehen partidua kadete neskena izango da eta hurrengo biak Euskal ligako partiduak, Jubenil neskak 17:30tan eta Jubenil mutilak 19:00tan. Bi taldeek Euskal Ligako 2. faseko estreineko partidua jokatzen dute.

Igande goizean bi partidu izango ditugu, infantil eta kadete mutilak. Animo eta zorte on denei!!

Aupa Pulpo!!