Pulpoko jubenil gizonezkoen igoera fasea Zumaian izango da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urt. 25a, 14:39

Lubaki kiroldegian, Euskadiko Ligara igotzeko fasea jokatuko da asteburu honetan. Pulpoko jubenil gizonezko  taldearen aurkariak Askartza, Usurbil eta Ereintza izango dira. Akats bat izan dugu kartelean, partiduak ostirala, larunbata eta igandean dira, baina urtarrilaren 26, 27 eta 28. Hor duzue kartela datak ondo jarrita:

Astebukaera bikaina datorkigu Eskubaloi zaleentzat. Pulpo eskubaloiko ligako partiduez gain, Zumaian ospatuko da Jubenil mailako Euskal Ligara igotzeko fasea.

Bertan Txikixa Taberna Pulpoko jubenil mutilak izango ditugu lehian eta bere aurkariak honakoak izango dira:

Askartza Eskubaloia

Usurbil K.E.

Ereintza

Lau taldetik soilik bi igoko dira Euskal Ligara, beraz lehia estuan partidu polittak ikusteko aukera izango dugu Lubaki Kiroldegian. Gure mutilak laguntzeko zaletuen beroa eta animoak beharko dituzte, beraz gonbidatuta zaudete ostiraletik arratsaldetik igande goizera Pulpoko mutilen partiduak ikustera.

Aupa mutilak!! Aupa Pulpo!!

Ostiraletik igandera Pulpok atera berri dituen erropak salgai izango dituzue Pulpo Kiroldegian duen bulegoan. Bertan bufandak, kamisetak, poloak eta sudaderak izango dituzue. Eskuratu zurea!!