Pulpo Eskubaloia urteko azken partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko abe. 17a, 17:25
Pulpo Eskubaloiko taldeek jokatu dituzten partiduen emaitza hauek izan dira:

Urtea bikain amaitu dute Pulpo Eskubaloiko talde guztiek. Hamabi taldeek garaipenak lortu dituzte astebukaera honetan. Emaitza ezin hobea urteari amaiera emateko.

Labarra Taberna Senior eta Txikixa Taberna Jubenil mailako mutilak lidergoan jarraitzen dute, Canterias Dominguezeko kadete mutilak, Zarazpe Pulpoko Infantil mutilak eta Galdona Burdindegia neskak bezala.

Euskal ligako Jubenil eta Kadete neskak lortutako garaipenekin hurrengo faserako sailkapena gertuago dute.

Taldeetako jokalari, entrenatzaile, teknikari eta delegatuei ZORIONAK!! Lan bikainaren emaitzak jasotzen ari zarete.

Aupa PULPO ESKUBALOIA!!