Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Pulpo Eskubaloiko taldeek azaroak 18 eta 19an izango dituzten partiduen ordutegia:

Pulpo Eskubaloiko taldeek astebukaera partiduz beteta dakarkite. Guztira 12+1 partidu izango ditugu. Ligako hamabi partidu eta lagunarteko bat.

Karteleko partiduez gain, alebin neskak elkarren arteko lagunarteko partidua izango dute, igandean, eguerdiko 12:45tan Lubaki kiroldegian.

Zumaian ligako zazpi partidu jolastuko dituzte Pulpoko taldeek, larunbatean bost partidu izango ditugu, goizean bi eta arratsaldean hiru.

Larunbat arratsaldean senior eta jubenil mutilak lidertzari eusteko partidu interesgarriak izango dituzte Lubakin.

Igande goizean bi partidu izango dira, goizeko 10:00tan kadete mutilak eta ondoren 11:30tan infantil mutilak.

Euskal ligan, igande goizean barakaldon Zuazoren aurka jolastuko dute jubenil eta kadete neskak.

Zorte on talde guztiei!! Aupa Pulpo!!