Pulpo Eskubaloiaren ez ohiko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko aza. 14a, 23:12

Pulpo Eskubaloia Klubak ez ohiko batzarra Alondegian egingo du.

Pulpo Eskubaloiak bere bazkideei dei egiten die Alondegian izango den ez ohiko batzarrera, azaroak 24, ostiralean izango da, arratsaldeko 18:00tan 1. deialdian eta 18:30tan 2. deialdian.
 
Jorratuko diren gaiak honakoak izango dira:
 
- Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena, ala badagokio.
- 2017/18 denboraldiaren helburuak.
- 2017/18 denboraldiaren aurrekontua onartzea.
- Barne Arautegiaren onarpena.
- Galdera eta erreguak.
 
Bileran ikusiko diren gaien garrantzia dela eta, Pulpok bazkideei bertaratzeko deia egiten die.
 
PULPO ESKUBALOI KLUBA