Pulpo Eskubaloiko partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko aza. 12a, 23:10
Pulpo Eskubaloiko taldeek azaroak 11 eta 12an lortutako emaitzak:

Astebukaera oso ona izan du Pulpo Eskubaloiak, bi taldek atsedenaldia izan dituztenez, hamar partidu ospatu dira, horietatik zazpi irabazi, bat berdindu eta bi galdu.

Labarra Taberna Pulpoko seniorrak Ormaiztegin irabazi eta lidertzan jarraitzen dute.

Euskal ligako bi taldeek Zumaian jolastu zuten, Jubenilak galdu eta Kadete neskak irabazi egin zuten.

Gipuzkoako ligan, kadete mutilen bi taldeek irabazi egin zuten eta neskak berdinketa lortu zuten.

Infantil mutilak ere bi partiduak irabazi zituzten eta neskak bat irabazi eta bestea galdu zuten.

Aupa Pulpo!!